JOXE AZURMENDI OTAEGI



JOXE AZURMENDI OTAEGI







NOR DA?
 
Joxe Azurmendi Otaegi Zemagan, Gipuzkoan 1941ek martxoaren 19an jaio zen. 
Joxe Azurmendi otaegi gaztea zenean, Zarautzen, fraideetara sartu eta Erriberrin filosofia ikasi zuen.
1959 eta  1960. Urteen artean, Arantzazura joan zen eta frantziskotarren eskolan, Teologia ikasi zuen.

1960KO HAMARKADA
1960ko hamarkadaren hasieran Arantzazura bueltatu zen.
 Garai horretan Jakin aldizkarian laguntzaile bezala hasi zen hainbat artikulu eginten.
Egindako lehen artikukula, urte bertan "Bergson’en problema" izan zen. Askotariko gaiak landu zituen bertan: marxismoaortodoxiakulturaerlijioapoesialiteratura eta identitatea

Arantzazun Bitoriano Gandiaga ezagutu zuen eta bien arteko harreman pertsonal zein literaioa 40 urtez luzatu zen. Azurmendik Gandiagaren Elorri poema liburua editatu zuen.
1964anForuan (Bizkaialatin eta euskarazko literatura irakatsi zuen.

Alemanian Zeruko Argia astekarira "Zergatik eta zertarako euskaldun?" izeneko artikulua bidali zuen 1967ko urtarrilean.

1970EKO HAMARKADA
1971an Hitz berdeak poesia liburua bakarra idatzi zuen.
Ondoren, 1969an idatzitako Hizkuntza, etnia eta marxismoa liburuak 1971an publikatu zuen.
Bertan, abertzaletasuna eta marxismoa elkarren kontra jartzeko joera aztertu zuen.
Urte bat pasata, Joseba Arregirekin batera, Kolakowski argitaratu zuen  Bere garaiko marxismoa eta metafisika kritikatu zituen bertan.
Urte horren bueltan, berriz, Kultura proletarioaz idatzi zuen
Hortik bi urtera Iraultza sobietarra eta literatura liburua argitaratu zuen literaturari buruz.
Kultura proletarioaz eta Errealismo sozialistaz liburuekin batera trilogia bat osatu zuen.
Urte horretan bertan Gizona abere hutsa da liburua atera zuen.
Hurrengo bi urteetan bi liburu argitaratu zituen: “Zer dugu Orixeren kontra?” eta “Zer dugu Orixeren alde?
1980ko hamarkada heldu artean, sei liburu gehiago publikatu zituen:
Lehena, Artea eta gizartea(Haranburu, 1978) izan zen.
Bigarrena, Errealismo sozialistaz (Haranburu, 1978) ,Kultura proletarioaz liburuaren jarraipena dena.
Geroago,Mirande eta kristautasuna (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, Irun Hiria sariaren irabazlea, 1978) publikatu zen.
1980ko hamarkadaren aurretik publikatuko zituen azken liburuak:
-Arana Goiriren pentsamendu politikoa (Hordago–Lur, 1979),
Nazionalismo / Internazionalismo Euskadin (Hordago-Lur, 1979),
-PSOE eta euskal abertzaletasuna (Hordago–Lur, 1979)
Azkeneko liburu hauetako batzuk 1970eko hamarkadaren hasieran idatzi ziren nahiz eta urte batzuk geroago argitaratu.
Trilogia bat egitea  asmoa zuen, Arana Goiri eta abertzaletasun sozialistaPSOE eta euskal abertzaletasuna eta Sozialismo abertzalea eta nazio arazoa.

1980KO HAMARKADA
80ko hamarkadaren hasieran: EUTGn eta Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen irakasle bezala lan egiten.
1984an bere tesi lana aurkeztu zuen. Tesia liburu El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta izenarekin bilakatu zen.


1990EKO HAMARKADA
1989an,  Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan (Susa, 1989) argitaratu zuen. 
1991. urtean, Gizaberearen bakeak eta gerrak (Elkar1991) argitaratu zuen.
Liburuan, Modernian ematen zen dualismo hori ezabatu nahi da, kultura ere naturala dela adieraziz. Horretarako, garaiko zientziaren ekarpenak ekarri zituen gure artera.
Urte bat beranduago,bere obrarik ospetsuena eta salduena izango zena ,Espainolak eta euskaldunak (Elkar, 1992) idatzi zuen.
Obran zehar, XVI. eta XVII. mendean “intelektual” espainiarrek euskaldunei buruz zituzten topikoak desmuntatu nahi ditu. Euskal kulturaz euskaldunek duten kontzientzia eza kritikatuko du baita ere.
1996an , gaztelaniaz atera zen Los españoles y los euskaldunes. Salmenta handiak lortu zituen liburu honkein.
Ondoren Demokratak eta biolentoak (Elkarlanean, 1997) liburua argitaratua izan zen.
 Jakin aldizkarian egindako artikulu guztiak batu eta publikatu egin zituen liburu bakar batean.
1998an Teknikaren meditazioa idatzi zuen. Bertan, teknika berriek ekartzen dituen erronka etiko eta filosofikoak planteatzen ditu.
Urte berean Oraingo gazte eroak (Luma, 1998) argitaratu zuen.
Urte bat beranduago ,Euskal Herria krisian (Elkarlanean, 1999) publikatu zuen.
XXI. MENDEA
2003an Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz (1903-2003) argitaratu zuen.
Aterako zuen Trilogia handiarekin, bere obrak goreneko maila erdietsi zuen ondorengo urteetan.
Trilogia hori bere pentsamenduaren muinak azaltzen dituen hiru liburuz osatua dago: Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua (2007UEU), Volksgeist. Herri gogoa (2007Elkar) eta Espainiaren arimaz (2006, Elkar).

2009an Azken egunak Gandiagarekin argitaratu zuen eta bere libururik pertsonalena dela esan daiteke

Barkamena, kondena, tortura liburua argitaratu du.
Argitaratutako azken liburua Historia, arraza, nazioa izan da, urte asko idazteko erman zaion liburua. Liburu horretan nazio kontzeptua aztertu du.
Urte luzeetan egindako lanarengatik XXI. mende honetan Euskadi Literatura  eta Eusko Ikaskuntza sariak jaso ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario