JOSEBA SARRIONANDIA



JOSEBA SARRIONANDIA



BERE BIZITZA
Joseba Sarrionandia Uribelarrea, Sarri izenarekin ezagutua, Lurretan (Vizcaya) 1958ko apirilaren 13an jaio zen filologo, idazle, olerkari eta traduktore euskaldun bat da. Bere bizitzan zehar egin duen olerki liburu, entsegu, eleberri, eta istorio laburrei esker gaur egungo idazle ospetsuenetariko bat da.

1985an kartzelatik ihes egin zuen, non kondena betetzen ari zuen banda armatu baten kidea izateagatik. Momentu horretatik aurrera ez da jakin non egon den, baina hori ez da eragozpen bat izan liburuak argitaratzen jarraitzeko erbestetik.
Euskal filologian lizentziatu zen Deusto Unibertsitatean eta fonetika irakaslea izan zen Bergarako UNEDan. Horretaz aparte, udako klaseak eman zituen Udako Euskal Unibertsitatean. Euskal aldizkarietan, hala nola, Pott, Zeruko Argia, Oh Euzkadi, eta beste batzuetan argitaratu zituen bere lehen idazkiak.




BERE POESIA

1980 hamarkadako Euskal literaturan eragin handia izan zuen idazleenetariko bat izan zen, Bernardo Atxaga, Jon Juaristi, Manu Ertzilla eta Ruper Ordoriokarekin batera. Bostak Pott banda osatzen zutenak.

Idazle izateaz gain, Sarrionandia Euskarara itzuli ditu hainbat literatura lan desberdin. Haien artean, aipagarrienak T.S. Eliot idazlearen lanak dira.

 Izuen gordelekuetan barrena” poema-bilduma argitaratu zuen lehen liburua izan zen. Liburu honek oihartzun ikaragarria izan zuen eta idazle berri asko aitortu dute eragin handia izan duela haiengan. Liburu honen lehen olerkia “Bitakora Kaiera” agiri moduan hartu zuen askok.

1980an, 22 urte zituenean, atxilotuta eta 40 urte kartzelan egotera kondenatuta izan zen, erlazionaturik zegoelako ETA taldearekin. Urte berean, hiru sari irabazi zituen, bi ipuin eta lehen aipatutako poema-bildumari esker. Bost urte geroago, 1985ko apirilaren 7an Martutene kartzelatik ihes egin zuen beste preso batekin, Iñaki Pikabea. Imanol Larzabalen kontzertu batean, bafle banan ezkutatu zen bakoitza, geroago ihes egiteko. Fuga horren planifikazioan, Mikel Antza, antzerki kritikoa parte hartu zuen, nork Kortatu taldearen Sarri, Sarri abestia inspiratu zuen. Momentu hartatik, inork ez du jakin on egon da Joseba Sarrionandia, leku ezezagunean mantendu da eta alde batera utzi du ETA talde terroristaren aktibitateak. 

Gaur egun ez du kausa bat ezta dilindan justiziarekin, egin izan zuen delituak transkribatuak izan direlako. Hala ere, berak dionez ezin du etxera bueltatu arrazoi politikengatik .

Olerkari honen arabera, benetako poesia existitzen da, eta dena den arren, existitu ezin dena ere existitzen da, ia zeregin guztiak egin behar dugulako, eta olerki perfektuenak idazteko prest daude. («egiteko gehienak egiteke/ ditugu./ Poemarik behinenak izkiriatzeke/ daude.../ Ez diren gauzak ere/ badira»).

Bere literaturari dagokionez, Sarrionandi gustuko du esperimentatzea eta testu hibridoak proposatzen du askotan. Hala nola, “Ni ez naiz hemengoa”, “Ez gara geure baitakoak”, “Marginalia” eta “Han izanik ona naiz” liburuak.

Bere prosa metafora eta irudiz Beteta dago, prosa poetika honek alegiazko elementu desberdin batzuk, erreferentziak elezaharrei eta kontakizun tradizionalak eransten ditu, azkenengo hauek  egilearen eta beste idazle batzuen elkarrekiko harremanak kontatzen ditu, hala nola, Herman Melvillerekin duen erlazioa adierazten du. Erbestean egotea ez da eragozpen bat izan Sarrionandiarentzat liburuak argitaratzerakoan, gainera, bere liburuak eragin handia izan dituzte hainbat idazleetan.

Mari Jose Olaziregi dioenez, testu batzuk askotan gogoratzen dizkigute Sarrionandia olerkari famatu bat dela, nork leku nabarmen bat merezi duena euskal ikuspegi literarioan.

Aldi bat baino gehiago jaso du Josebak  Kritika narratiboaren saria Euskaraz.1986an “Atabala eta Euria” liburuarekin irabazi zuen eta 2001sn “Lagun izoztua” bere lehen eleberriarekin.

2011ko urrian, Euskal Gobernua Euskadiko Literatura saria eman zion, bere euskarazko entsegu modalitatean egin zuen “Moroak gara behelaino artean?” obrari esker.


OLERKIAK
PRESO EGON DENAREN GOGOA

Preso egon denaren gogoa
gartzelara itzultzen da beti.
Kalean juje, fiskal eta
abokatuekin gurutzatzen da,
eta poliziek, identifikatu ez arren,
beste inori baino gehiago
begiratzen diote, bere pausua
sosegatua ez delako
edo sosegatuegia delako.
Bere bihotz barruan
betirako kondenatu bat dago.




Gaia: Kartzelaren eragina.
Laburpena: Preso egon den pertsona, kartzelan inoiz ez den egon veste pertsona bat baino askoz gogorrago epaituta izango da. Kondenatuta egongo da bere bizitza osoan zehar jendea egiten duenari harreta handiz begiratzeari eta juzgatuta izateari behin eta berriro.




BILUZTEKO ORDUAN

Ohe bazterrean besarkatu ginenean
maitasun poema bat eskatu zidan.
Izterrak ene giltzurrinen inguruan
hestutu zituenean
maitasun poema bat eskatu zidan,
berriro.
Zer egin? Poeta ofizioa ez da erreza,
Rainer Maria Rilkek
poesia odolezko izerdia dela
esaten zuen.
Zertarako ekarri izua eta ikara 
izara artera…
Larruak ematen duenarekin aski da,
eta dena dela
larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain
poetikorik behar
Biluzten bagara errezagoa da. 



Gaia: Olerkiak sentimenduz beteta daude.
Laburpena: Jende asko pentsatzen du olerki bat idazlan bat egitea bezala da, bina, olerki bat egiteko sentimenduak eduki behar dituzu idaztziko duzun gauzari buruz, hau da, idazten ari duzuna sentitu behar duzu. Olerkien bidez, olerkariek bere sentimenduak mundo osora sabaltzen dituzte eta haiei hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.


TORTURA EGUNAK

Espainiar poliziek Euskal Herrian
behelaino zatiak ere preso hartzen dituzte
infernuaren hamaikagarren zirkuluan gatibatzeko.
Edozer gauzarekin harrapatu duten mutilak
lagun torturaturen baten azalpena oroitzen du,
beste batek ez daki zergatik detenitu duten ere,
eta inork ez du ateetan barrura daramatelarik
heldu den sofrimenduaz kalkulo egokirik egiten.
Zer da hormaren kontra zapaltzen nauen oinaze hau?
galdetuko dio gero mutilak bere buruari.
Zer da harrilako hutsune hau? Eta erantzuna
koloren ubelaren metafisikari buruzko tratatua
izanen da, mintzaira hil batetan, borrero itzalen artean.
Honela guti gora behera: odolak aurpegia borratuko dizu,
hegazti itsuek inguratuko zaituzte, haragiak
abandonatuko zaitu eta hargin enanoek zeure
gorputz adreiluz errautsezko katedralea eraikiko dute,
eta zure bizitza zeure fikzioa izanen da
eternitatearen aspektoa den egun bakoitzean. 
Materialismo dialektikoaren klasikoetan ez zen argitzen
torturan gizakia, modurik indibidualenean,
munduaren epilogoa bihurtzen dela.


Gaia: Espainiarrek euskaldenei buruz dituzten iritzi txarra
Laburpena:Espainian zehar beti dago Euskadin denok delinkuenteak garela pentsatzen duen jendea, ETA banda terroristaren existentziagatik urte batzuk aurrerago, eta horrexegatik gogorrago epaitzen gaituzte gauza txar egiten dugunean.
 


TIRO HOTSAK

Tiro hotsak eta harrizko isiltasuna.
Ezertaz ohartu gabe doaz hodeiak.

Polizia espainol bat espaloian ahuzpez.
Zer tinta moeta da saihetseko gorri hori?

Leihotik andere bat begira:
Ez diat hire arnasagatik negar egingo
harik eta gure semea etxera bueltatu arte.

Gorputza harri gainean odolustuko da,
isilean, hodei berrien babesik gabe.

Gero kalean kaskilo bat gertuko da,
seme galduaren gela baino hutsagoa.

Gaia: Kezkaren sentimendua.
Laburpena: Guda baten bitartean gertatzen diren tiroketak kezka handia eragiten dute, eta askoz gehiago kartzeleratuta ba zaude ezer jakin gabe, zeure familia, hala nola, zure emaztea edo semea ondo badaude ala ez, ez jakitea estutasun handia eragiten du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario