ARTZE



ARTZE

NOR DA?

Joxean Artze Agirre Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 6an eta euskal idazlea eta txalapartaria da.
JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ezaguna da.


            BERE BIZITZA
Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.
1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera.
Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Geure bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.






LANAK: Poesia, hainbat ikuskizun eta disko bat

POESIA
Isturitzetik Tolosan barru (1969)
Laino guztien azpitik (1973)
Eta sasi guztien gainetik (1973)
Bide bazterrean hi eta ni kantar (1979)
Ortzia lorez, lurra izarrez (1987)
Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988)
Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998)
XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000)
Oihana auhenka (2001): Disko liburu kolektiboa
Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013)
Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013)


POEMAK


GEURE BAZTERRAK (1973)


 

Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutztzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.







Ezkutuan dagoena ez ikusteak irudimena piztea eta bazter miresgarriak sortzea eragiten du. Ikusten ez duenez, nahi duen moduan dela pentsa dezake, irudimena erabiliz, eta hori gustatzen zaio.

Izkutua eta ikusi aditzak erabiliz aditzekin kontraesana bilatzen du.





TXORIAK-TXORI




Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.






Poema honetan Artzek esan nahi duena bada norbait maite dugunean edo zerbait gustoko dugunean, den moduan onartu behar dugula. Gure gustora moldatzearen ondorioz nortasuna galduko luke. Askatasuna gizakiarentzat beharrezkoa da, eta inor ez da saiatu behar berari hori kentzen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario