XABIER LETE






XABIER LETE BERGARETXE


NOR DA?

Oiartzun 1994ko apirilaren 5an jaio zen eta Donostian 2010eko abenduaren 4an hil zen.

Euskal idazle, poeta, kantaria eta politikaria izan zen.






OLERKARITZA

1964an hasi zen poesia idazten.

1968an bere lehen poemategiak argitaratu zuen: “Egunetik egunera orduen gurpillean”



Hurrengo poemategian, Urrats desbideratuak (1981; Irun hiria literatur lehiaketa saritua izan zen), nabarmenagoa zen bilakaera.

Letek idatziriko poema liburuetan garapen argi bat ikusten dugu:

-Lehenengoan: poeta gazte, gartsu eta inguruarekiko kezkaz beteriko poeta azaltzen da, bere inguru-giroa aldatzeko beharra sentitzen duen horietariko bat, halaber borroka hortan aritzeko gai sentitzen da.

-Bigarrenean, esperientzia gehiagoko gizona da, gizon helduagoa. Ideia berberak mantentzen dira baina nolabaiteko zalantza ere nabaria da, bizi izan dituen garaiak utzitako arrastoek erreflexionatzera eramaten dute; eta erreflexio horren ondorioz sortzen da aipatutako zalantza hori: kontzientziazioaren arazoa.

-Hirugarrenean dezepzioa agertzen da. Honetan bi alde agertuko dira, borrokaren beharra eta etsipena



Oiartzungoaren hirugarren lana heldu zen, Zentzu antzaldatuen poemategia (1992), Poema honekin, Euskaltzandiko Felipe Arrese Beitia olerki sariajaso zuen.

Edizio berritu batean, aipatu lanak Biziaren ikurrak izenburua hartu zuen.



 ARGITARATUTAKO OLERKIAK

Egunetik-egunera orduen gurpillean. 1968, Hegosa Cinsa.

Bigarren poema liburua. 1974, Gero Mensajero.

Urrats desbideratuak. 1981, GAK. https://www.youtube.com/watch?v=XBFg1WnW-YA

Biziaren ikurrak. 1992Erein.

Zentzu antzaldatuen poemategia. 1992Euskaltzaindia BBK.

Abestitzak eta poema kantatuak. 2006Elkar.

Egunsentiaren esku izoztuak2008Pamiela, (2009ko Euskadi Literatura Sariaren irabazle). https://www.youtube.com/watch?v=9EThebdiBn8

Letek bizi esperientzietatik atera zituen bilduma da.

Lana 2009an Euskadi Literatura Saria, euskarazko literatura modalitatean, irabazi zuen.

Epaimahaiak liburuaren "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" saritu zuen.

Urte berean, Espainiako literarur kritikarien poesia saria  irabazi zuen ere.


POEMAK


Ez nau izutzen negu hurbilak

Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako iraute duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan. 
Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztien
argia baitu bihotzak
eta zentzuen mila ernegai
iraganaren oroitzak. 
Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesitu arren
amildegiaren larrak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zaharrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak. 
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi bila
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak. 
GAIA: beldurra
LABURPENA: beldurra sentitzen duela gauza batzuengatik, neguarengatik, heriotzarengatik eta egusentiarengatik.
MEZUA: bizitzan zenbait gauzak belldurtzen duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario