CASTILLO SUAREZ
BERE BIZITZA
Castillo
Suarez Altsasun jaio zen (Nafarroa) 1976ko ekainaren 11an.
Euskal poeta eta
idazlea da.
POESIA

POEMA
Ni ez naiz
negar egiten duten horietakoa.
Badakidalako
indiferentziaz bakarrik
lor nezakeela bere arreta.
Badakidalako
ni bezalakoa dela:
behin zerbait lortutakoan
arbuiatu egingo duela;
soilik ezinezkoa dena
nahi duela,
hain zuzen,
ezinezkoa delako.
Horregatik egiten dut negar,
nahiz eta ez naizen
negar egiten duten horietakoa.
negar egiten duten horietakoa.
Badakidalako
indiferentziaz bakarrik
lor nezakeela bere arreta.
Badakidalako
ni bezalakoa dela:
behin zerbait lortutakoan
arbuiatu egingo duela;
soilik ezinezkoa dena
nahi duela,
hain zuzen,
ezinezkoa delako.
Horregatik egiten dut negar,
nahiz eta ez naizen
negar egiten duten horietakoa.
Negar egiten duten persona
horietako ez dela dio, baina, hala ere, negar egiten du, gizakia delako eta sentimenduak
dituelako. Beti duena baino gehiago nahi izateak bere buruarekiko exijentzia
handia eragiten dio, inkonformismoa sortuz.
Bi mezu: Lehenengoa gizaki
guztiak, nahiz eta kostaka onartu, sentimenduak ditugu. Bigarren mezua da beti
duguna baino gehiago bilatzen dugula, ezer ez zaigu nahikoa iruditzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario