TESTUINGURUAK




MUNDUKO TESTUINGURUA


TESTUINGURU HISTORIKOA
XX. Mendean aldaketa asko gertatu ziren. Komunikabideen eta teknologiaren garapenak eragin handia izan zuen garai honetan. Hala ere, Industria Iraultzak eragindako arazo politiko eta sozioekonomikoen ondorioz Lehenengo Mundu Gerra (1914-1918) eta Errusiar Iraultza gertatzen dira, eta geroago Bigarren Mundu Gerra (1939-1945).

Gertaera guzti hauek eragin handia dute poblazio guztiaren kontzientzian. Europar egoera suntsitzailea zen gerrak milioika hildako ekarri zituztelako eta pertsona asko atzerrira derrigorrez joan behar izan ziren.
Hala ere, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta berehala esparru guztiak kontuan hartuko duen berreraikuntza bat hasi zen: politikoa, ekonomikoa, soziala, etikoa eta artistikoa. Teknologiaren goren aldia, transporte bideak eta telekomunikazioak gure planeta zerbait berritan bihurtzen dute. Orain, munduan zerbait gertatu eta berehala mundu guztia horren berri izango du.



TESTUINGURU KULTURALA
XX. Mendean zehar arte munduan aldaketak eta joerak etengabe eta azkartasun handiz gertatuko dira. Momentura arte ez zeuden hainbeste eskola, mugimendu eta albiste. Garai honetan artea eta estetika modu formal batean hausnartu ziren. Sortu ziren mugimendu guztiak zerbait komuna zuten: iraganarekin apurtu nahi zuten.




EUSKAL HERRIKO TESTUINGURUA


Postgerran zehar Euskadiko egoera literarioan eragina izan zuen Errepublikaren defendatzaileen eta haien idealen porrota. Honek eragin zuen euskeraz idazten zuten idazle gehienen porrota. Honen ondorioz, euskal produkzio literarioa izugarri eskasa izan zen, izaera ia klandestinoa kontuan hartuz. Giro horretan, inor ezin izan zuen lan literarioa momentu hartan bici zen dramari egokitu. Hala ere, potentsialtasuna izan zuen gai literario bezala.

Gerra zibila amets askorekin bukatu zuen. Horrela, tristura eta pesimismoa giroaren jabe bihurtu ziren, exilioaren dimentsio tragikoak ahaztu gabe.

50ko hamarkadan, produkzioa pixkanaka-pixkanaka hazi zen eta generoak dibertsifikatu ziren. Gainera, poesia eta narrazioaz aparte, saiakera eta antzerkia landu ziren, aldizkarien kopurua handituz. Guzti hau momentu hartako zentsuraren bidez berrikusten zuten.

60ko hamarkada aldaketa kultural sakonengatik ezaguna da. Gizabanako bakoitza bere autonomiari buruzko kontzientzia hartzen hasten da, erlijioa garrantzia galtzen hasi zen, ideia politiko berriak sortzen dira eta psicología eta pedagogía modernoak kontuan hartzen dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario