KIRMEN URIBE


KIRMEN URIBE


Kirmen Uribe Urbieta ,Ondarroa, Bizkaian, 1970eko urriaren 5an jaiotako euskal idazlea da.




 








OLERKIAK ETA MULTIMEDIA
Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) poema-liburua,euskal literaturan, iraultza lasaia izan zen.

Kritika Saria lortu zuen.

Lehenengo edizioa hilabete bakar batean agortu zen.

Liburua zeinbait hizkuntzetara itzuli zen: gaztelaniara (2003), frantsesera (2006), inglesera (2007), katalanera (2007) eta errusiarera (2007).

Uribek literatura veste arte mota batzuekin hainbat ekitaldietan parte hartu du:

2000 urtean:  Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirrerekin batera Bar Puerto jarri zuen abian . Taula gainean poesia, musika, bideoa eta ahozko historia biltzen ziren.



2003an: Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko hotsak) CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda musikariak eta Mikel Valverde ilustratzailearekin batera.



2006an: Agian Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. 

Bilbao-New York-Bilbao


Sakontzeko, irakurri: «Bilbao-New York-Bilbao»

2008an jikinmin handia piztu zuen bere lehenengo nobela, Bilbao-New York-Bilbao, argitaratu zuen.

Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria irabazi zituen.

2010ean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak.

Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik.

Sare itxurako egitura du.

 Sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira: hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.





HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Haur eta gazteentzako hainbat liburu argitaratu ditu.

Hiru nobelak ditu orain arte Garmendia: 

Garmendia eta Zaldun beltza (2003), 

Garmendia errege (2004)  

Garmendia eta Fanyren sekretua (2006).

Garmendia errege izenekoak Liburu Berria Saria lortu zuen.

Txikiagoentzat Guti (2005) itsasontzirik gabe geratzen den txakur arrantzalearen istorioa eta Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004) idatzi ditu.

Azken horrek Amira izeneko neskato marokoar baten kezkak jasotzen ditu, zailtasunak dituelako Gasteizen lagunak egiteko.

 Kukubiltxo antzerki taldea, Mikel Zarateren Ekidazu ipuina moldatu zuen antzerkian aurkezteko.



NAZIOARTEKO IBILBIDEA


Kirmen Uribek nazioarteko hainbat literatura jaialditan parte hartu du .

Munduko hainbat unibertsitatetan eman ditu hitzaldiak.

 Bere olerkiak aldizkari famatuetan eta nazioarteko antologiatan agertu dira.

Poesiagintzan oso gai pertsonalak lantzen ditu.




Zertan oinarritzen da idaztean?
Berarentzat, Poesia bizitza da. Bizitza baino gehiago, bizitza eta gehiago. Izan ere, bizitzan oinarritzen da baina pixka bat sakonago joaten da. Poesiak bizitzan benetan inportanteak diren momentuak kontatzen ditu. Bere ustez oso genero aproposa da horretarako; hutsunea azaltzeko eta poza azaltzeko ere bai. Zenbat kanta tradizional dauden poza azaltzen dutenak! Kanta ere poesia da. Bera poesia oso-oso maite du, hitz gutxirekin gauza asko esan baitaitezke.

NOTAK PAPER SOLTE BATEAN

Gogoratu etxera luze gabe deitzea.

Kaina-bera luzeak mugitzen ikustea.

Neure burua hainbeste berriz ez zigortzea.

Azken trena galdu eta hurrena itxarotea.

Zauritutako eskuak errekan garbitzea.

Tristura gabe pozik ez dela jakitea.

Goizaren beirazko laztana muxuan sentitzea.

Deabruaren eskaintzak noizbehinka onartzea.

Agian dena aldatzen ahal da.

Agian nonbait biderik bada.

Gogoratu traba egiten dizun horretaz mintzatzea.

Ubarroiei begira isilik geratzea.

Beldur eta zalantzei eskua luzatzea.

Norabiderik gabe bakarrik gidatzea.

GAIA: pozik bizi behar dela.

LABURPENA: bizitzan onartu behar direla gustatzen ez zaigun gauzak,bizitzaren beste parte bat delako eta bizitza disfrutatu behar dela gauzak hainbeste antolaturik Gabe.

MEZUA:poema honekin bizitza merezi duela eta opari bat balitz bezala dela transmititu nahi du. Beraz bizitza modu positibo batean begiratu behar da.








Bere poema guztiak ikusi ahal izateko hurrengo web orrialdean agertzen dira: http://haixeder.blogspot.com.es/2012/09/euskal-olerkiak-eskolarakoak.html




 LAGUN BAT


   Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada.

GAIA: Gehien gorroto egiten duena duena lotsa da.
LABURPENA: lotsari buruz hitz egiten du lagun bat balitz bezala. Lagun horrek beti gogogabetu egiten dio zerbait nahi egin duenean, eta txarto aterako zaiola eta zergatik esaten dio.
MEZUA: transmititu nahi duena metáfora baten bidez bere sentimenduak kanporatzea da. Horrela bere buruarekin hobeto sentituko da.

https://www.youtube.com/watch?v=Bwb59038wAw


No hay comentarios:

Publicar un comentario