BERNARDO ATXAGA



BERNARDO ATXAGA

NOR DA?
Jose Irazu Garmendia bere izena izan arren, Bernardo Atxaga da bere izengoitia eta lagunartean Joseba deitzen diote.
Asteasun jaio zen (Gipuzkoa) 1951ko uztailaren 27an.
Euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean.
Hainbat lanengatik ospetsua da, baina, bereziki, Obabakoak ipuin-bildumari esker, hainbat hizkuntzatara itzulia delako.
Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta sari asko jaso du.
           
ZEIN LITERATURA MOTA LANTZEN DU?
Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza landu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu.








BERE BIZITZA
Lehen ikasketak Asteasun egin zituen eta Batxilergoa Donostiako La Salle ikastetxean.
1968 urtean Rikardo Arregi andoaindar kazetariaren hiletan izandako esperientziak, non Gabriel Aresti idazlea eta euskal kultura munduko beste zenbait pertsonaia bildu ziren, eragin berezia izan zuen berarengan eta euskararekiko maitasuna txertatu zion.
Ekonomia unibertsitate ikasketak burutu zituen Bilboko Sarrikoko fakultatean.
Berehala, ordea, euskarazko lanak plazaratzen eta garaiko euskal idazleekin harremanetan hasi zen.
Karrera bukatu eta hasi zuen soldadutzaren esperientzia, frankismoaren hondarretan, trauma moduan bizi izan zuen.
Soldadutzaren ondoren, Donostiako banku batean hasi zen lanean eta Koldo Izagirre idazlearekin batera Ustela abangoardiazko aldizkaria sortu zuen.
1977an idaztetik bizitzeko erabakia hartu eta bankuko lana utzi egin zuen. 



LITERATURA IBILBIDEA

Abangoardiazko aldia (1976-1978)
Obaba zikloa (1980ko hamarkada)
Errealismozko aldia (1990)


BERE OBRAREN TEMATIKA

NATURA ETA KULTURA
Natura eta kultura kontrajartzea da Atxagak gehien lantzen duen gaietako bat.

ANTIHEROIA
Pertsonaia patetikoak, patuak kolpatutakoak, ezartzen ditu Atxagak bere narrazioetan. Pertsonaia hauek galtzaileak izaten dira eta askotan estigma bat dute.
Antiheroiaren presentzia hauek Atxagarekin berarekin identifikatzen dira, euskal literatura konprometitu eta militantearen aurka dagoen olerkari eta idazle madarikatu moduan.

EUSKAL HERRITIK MUNDURA
Bereziki Obaba zikloko lanak landa munduan kokatu arren, bukolismotik ihes egiten duen idazlea da, partikularra unibertsalera heltzeko erabiliz.
Bere hitzetan "mundua leku guztietan dago eta Euskal Herria ia ez da soilik Euskal Herria, munduak Euskal Herria izena hartzen duen tokia baizik".




LAN NAGUSIAK:
Prosa, Antzerkia, Saiakera, Haur eta gazte literatura eta Olerkingintza landu ditu.
Olerkigintzaren barruan lan hauek aurkitu ahal ditugu:
Etiopia (1978)
Pott liburutegia (1983)
Henry Bengoa Inventarium (1986)
Nueva Etiopía (1996)

BERE OLERKIGINTZA
Olerkigintza ez da Atxaga gehien landu duen generoa; berak adierazi duenez, kosta egiten zaio poesia idatzea.
Etiopia (1978) izan zen bere lehen poema lana. Lan horretan, poesia sozialari eta existentzialistari bizkar ematen die, ez zuelako uste poesia mundua aldatzeko modua zenik. Bizitzaren patua naturaltasunez onartuz, sentimenduak arrazionalizatuz eta hirugarren pertsonan idatziz eta distantzia atxikiz, sentimentalismorik ez dago bere poemetan, baina aldi berean sofritzen dutenekiko elkartasuna adierazten du horietan. Lotura logikoei ihes egin eta iradokizunen bidez helarazi nahi dio irakurleari errealitatearen konplexutasuna. Horretan publizitatearen eta zinemaren eragina ikus daiteke, mezuak metatu eta subliminalki erabiltzen baititu.
 



POEMAK

La Pietá, baina alderantziz


Gure izebak, eta gure ama maiteak berdin,
berandu ohartzen ziren bizitzaren garrantziaz,
hirurogeitamar urterekin, edo laurogeiekin,
eta txoraturik aurkikuntza latz hura zela eta
nahastuta ibiltzen ziren hainbat hilabetez,
bere semealabei bazkaririk prestatu gabe
supermerkatuan gauza xelebreak erosiz,
telefono dei amaigabeak nornahiri eginez;
etxe atarian ovni bat ikusi izan balute bezala.

Gero, denbora galdua eskuratu behar zutela eta,
gure izebak, eta gure ama maiteak berdin,
herriko udaletxeak antolatu gimnasia saioetarako
ematen zuten izena, "Urlia naiz, edo Sandia,
ez, ez dizut esango zenbat urte bete ditudan";
eta handik aurrera oihuka, korrika, jauzika,
ematen zioten hasiera egunari, bat-bi, bat-bi,
bat-bi eta txalo, bat-bi, bat-bi, bat-bi eta txalo.
Polikiroldegiak hozki jasotzen zizkien algarak

Ikasle larderiatsuaren aginduetara makurturik
oihuka, korrika, jauzika jotzen zuten aurrera,
eta aldian behin afari bat egiten zuten denek
txandala kendu eta soineko dotoreak jantziz;
egun batean, azkenez, sukaldean txorabiatu
eta zerraldo erortzen ziren semealaben oinetan,
eta hantxe gelditzen ziren hilda beraien kideek
polikiroldegian gimnasiari ekiten zioten bitartean,
bat-bi- bat-bi, bat-bi eta txalo, bat-bi, bat-bi.





Bi emakume (bere izeba eta ama) erabiltzen ditu bizitzaren garrantziari buruz hitz egiteko. Esaten du bizitzan zehar ez dutela gozatzen eta gero, helduegiak direnean, bizitza guztian zehar egin ez duten guztia egin nahi dute, milaka aktibitate desberdin eginez. Galdu duten denbora berreskuratu nahi dute.



KALATXORIAK

Beren maitasunak errepasatzeko,
hiriko kalatxoriak
arratsero biltzen dira estazio aurrean;

Beren memoria liburuan
sandalo lore batez seinalatzen da
zubien eta
lapur zahartuen orrialdea.

Eta on derizkiete
teilatu pitzatuei ere,
merkatu alboko hondakinei;

Baina beren ekilibrista bihotzek
zer maite dezakete
gehien gehien;
Zer,
egunen mudapen
amaiezina ezpada;
Zer,
egunen mudapen
infinitoa baino gehiago.

GAIA:oroitzapen monotonoak
LABURPENA:kalatxoritzoei gehien gustatzen zaionari buruz hitz egitenda, materialaz hain, egunen aldekatek dira, nola bt-batean eguzkia ateratzen da nola euria hasten da, eta hori da politena, kalatxoriak ikusten gelditzen dutena
MEZUA:  ezer ez digu hainbeste beldurrik ematen nola ematen digu egunak eta gauak aurrera egin ahala, zaharrak egitea, maite dugun pertsona zaharrak egiten direla ere, baina denbora gelditzea ezinezkoa da


ADAN ETA BIZITZA

Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,
eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,
negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,
eta Evagana zuzenduz "hil egingo naiz" esan zion oihuka,
"gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan".

Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite,
eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,
eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite,
harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte.
Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.

Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,
eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak
hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz
eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen;
hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.

Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,
eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;
"Eva", esan zion, "ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;
oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,
bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza".

Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak,
lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,
eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;
Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea
eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea

GAIA: bizitza pozik bizi behar dela, gauzak txarrak egon arren

LABURPENA: Adan paraisutik joan aurretik gaixorik jartzen da. Ondoren Evari esta en dio txarto dagoela, hil egingo dela... hitz guzti horiek (txarto, hil...) Evarentzat berriak dirá.Denbora pasa ahala gero eta horietako hitz gehiago ikasten dute. Azkenik, Adan hilko denean,esaten dio ondo egin zutela paradisua uzten,  edan dutena benetako bizitza izan delako.

MEZUA: poema honekin erakutsi nahai du bizitzan zenbait min egiten duten gauzak daudela. baina azken finean, bizitzaren parte dira eta haiekin pozik bizi behar dela.

Begira egien berriro

Begira egien berriro masustei,
horma moreak egiten bideari,
soseguan ixiltasuna brodatzen,
Ainhoa;
bete ezan horrela
udaren adar gorrietatik
eskegita dagoen arratsa;
ez ditun
gela hutsetako etxean aurkituko,
ez ditun
sentituko geroan,
hire begietako erle urdinak elikatzen,
hire aho multiplikatuaren antsiak zaintzen,
Ainhoa;
baina ez dun esan behar brodatzen
(bordatzen, bordatzen
kantatzen zinaten irule panpalek);
Ainhoa ile beilegi
ispilu ttikiaz orrazten.
GAIA:amodioa
LABURPENA:Ainhoa deitzen den neskato bati buruz hitz egiten du. Bere neska lagun izan dena eta orain Faltan botatzen dio.
MEZUA: duen sentimenduak erakutsi nahi ditu poema honekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario